Aldapa C #16 Lehen denboraldia agurtzen

Gaurkoan ZG, musika txokoa, ohikoa ez den formatuan dator, gaur elkarrizketarekin datoz, Andoni eta Patricia, Oarso Musikako kideak etorri dira gurera.

Atzetik Josetxo dator, gure historialaria, bere Atzeko Ispilua sailarekin, gaurkoan Zugarramurdiko sorginak ekarriko dizkigu.

Eta horrela lehen denboraldiko azkeneko saiora aiatu gara, batzuentzat irratiarekin lehen kontaktua izan dena, akatsez akats ikasten saiatu gara, eta batez ere libre hitz egiteko txoko bat eraikitzen saiatu gara, beste hedabideetan ahotsik ez duten kolektibo eta gaiak ekartzen saiatu gara, eta hori, noski, Zintzilik Irratia bezalako irrati libre batean bakarrik eman daiteke.

Udazkenean bueltatuko gara!