Z.N.N. Agustin Sarasola II. Jardunaldiak

Aurten ere ZNN (ZER–NORI-NORK) AGUSTIN SARASOLA JARDUNALDIAK antolatu ditugu Oreretan iaz joan zitzaigun lagun eta irratikidea omentzeko. Iaz bezala Herri Komunikazioaren inguruan aritu nahi duten jardunaldi hauen antolaketan Mikelazulo elkartea, Oarso-Bidasoako Hitza, Herri Bizia eta Zintzilik irratia aritu gara, eta hauxe da datorren apirilaren 18tik 21era antolatu duguna:

Apirilak 18. Osteguna. 19,30tan. Mikelazulon.
HITZALDIA: INFORMAZIOAREN KONTROLA.
Hizlaria: Martxelo Otamendi
Jardunaldiak Martxelo Otamendiren eskutik hasiko dira. Euskaldunon Egunkariaren zuzendaria izandakoa da berau 2003an epailearen eginduz itxi zen arte eta gaur egungo Berriaren zuzendaria. Bere parte- hartzeak INFORMAZIOAREN KONTROLA izango du izenburutzat.

Apirilak 19. Ostirala. 19,00tan. Herriko Plazan.
HITZA ESPALOIETAN. MIKROFONO IREKIA
Pasa den urtean bezala Herriko Enparantza ordu betez gune ireki batean bihurtuko da hiritarrek era guztietako parte- hartze publikoa aurrera eraman dezaten. Kaleko adierazpen askatasun gunea izango da.

Apirilak 20. Larunbata. 11,00etatik 13,00etara. Alamedan.
ZINTZILIK KALEAN
Zintzilik Irratiak bere emisio gailuak Alamedara eramango ditu kaletik zuzeneko programa bat egiteko, non bi orduko tartean egun hauetarako deialdiak dituzten pertsona eta kolektiboei ahotsa emango zaien.

Apirilak 21. Igandea. Goizeko 10,30tan. Mikelazulon.
GOSARIA: KOMUNIKABIDEAK ETA HERRIAREN ERAIKUNTZA
Parte hartzaileak: Ateak Ireki (Iruñea), Angula Berria (Irun), eta Oreretako Zintzilik Irratia, Hitza, Herri Bizia eta Mikelazulo Elkartea.
Mikelazulok “gosarien” formatua jarriko du martxan berriro ere gai baten inguruan eztabaidatzeko. Oraingo honetan “Komunikabideak eta herri eraikuntza” gaia jorratuko da jardunaldiak antolatzen dituzten hedabideen aldetik eta baita bereziki etorriko diren beste hedabide batzuk: Ateak Ireki (Iruña) eta Angula Berria (Irun). Jende guztiarentzat irekia dagoen jarduera bat da, esku-hartze librekoa.

Sé el primero en comentar

Dejar una contestacion

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.


*