2024/2025 denboraldiaren amaiera, Madalenetako omenaldia eta Txupinazo festa!
Beste urte batez uztaila iritsi da eta horrekin batera Madalenak. Honekin, denboraldi berezi honi amaiera emango diogu, Zintzilik irratiaren 40 urteak ospatu ditugularik, 40 urtez tentsioa igotzen! lemapean.
Urteurrenari ikusgarritasuna emateko hainbat ekitaldi antolatu ditugu: 40 urte hauen diseinu berezia, abesti bat, mural bat herriaren erdigunean, bakarrizketak Niessenen, La Basu eta Nikotina musika taldeen kontzertuak, Taupada Fest! jaialdiaren hamargarren edizioa Mogambon, Txintxarriko bazkaria eta ondorengo bertso-poteoa, Xenpelar aretoan egindako erakusketa… Eta amiaera gisa, urte askotako lan eta ahaleginaren ondoren, FM bidezko emisioaren hobekuntza, antena Bizarain mendian jarriz.
Urtemuga borobil honetan irratiko aspaldiko kideek partu hartu dute, eta baita uztailaren 20an amaituko den denboraldi honetako parrilla osatzen dugun lagunok ere (Txarletas, La hora 45, Kuir Artxibo Bizia, Desfase Lunar, Kalez Kale Soul, Hertziok, Wkd Kosmik, Topa in Topo, Aldapa C, Hipotedisk eta Akerbeltz).
Honen harira, eta ezusteko pozgarria izanik guretzat, uztailaren 19an “Ongi etorri Madalenak 2025” ekitaldian omenduak izango gara herriko beste eragile eta hainbat pertsonekin batera. Ekimen hau Jai Toki Kultur Elkarteak antolatzen du urtero, Madalenen aurretik.
Azkenik, eta 40 urteko ospakizunei agur esateko, urtero bezala, uztailaren 21ean gure ohiko saio berezia eskainiko dugu eta jarraian kontzertu bat izango dugu:
UZTAILAK 19, LARUNBATA – ONGI ETORRI MADALENAK 2025
Jai Toki Kultur Elkarteak antolatutako Madalenak aurreko ekitaldi honetan parte hartzea. Xabier Olaskoaga plazan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
UZTAILAK 21, ASTELEHENA – TXUPINAZO FESTA!
17:00etan – Irratsaio berezia: elkarrizketak, txupinazoa zuzenean, musika…
Urtero bezala, denboraldiari amaiera emateko saio berezia egingo dugu Txupinazoa zuzean emitituz! Gonbidatuak izango ditugu, musika zuzenean, irratikideen konpainia…
FM 100ean edo zintzilik.net-en, zuzenean.
19:30etan – Barraren irekiera: pikoteoa, edaria eta konpainia hoberena
Zintzilik irratiko egoitzan: Tomas Lopez kalea (Perratokia), Oreretan
20:00etan – Kontzertua: ANDONI OILOKIEGI
Donibaneko musikari eta abeslari ezagunak bere musika eta kantak eskainiko dizkigu. Honezkero, aurkezpena behar ez duen musikaria dugu Andoni, autentikoa, hurbila eta dibertigarria!
Gogoratu udaran zehar ez dela programaziorik egongo, baina musika on eta ez komertzialaren aukeraketa eder batez gozatzeko aukera izango duzue Zintzilik irratiko uhinetan; eta, irailetik aurrera, deboraldi berriari ekingo diogu.
Animatu parte hartzera eta Zintzilik irratiarekin harremanetan jarri, ohiko bideetatik edo sare sozialen bidez. Elkar entzuten jarraituko dugu!

Final de temporada 2024/2025, homenaje en Madalenak y Txupinazo festa!
Un año más llega el mes de julio, y con él Madalenak. Con ello ponemos punto final a esta temporada especial, donde hemos celebrado los 40 años de Zintzilik Irratia, bajo el lema: 40 urtez tentsioa igotzen!!
Varias han sido las actividades organizadas para dar visibilidad a este aniversario; un diseño especial de los 40 años, una canción, un mural en el centro del pueblo, monólogos en Niessen, concierto con La Basu y Nikotina, decima edición del Taupada Fest! en Mogambo, comida aniversario en Txintxarri con bertso-poteo, exposición en la sala Xenpelar… y como colofón, y tras muchos años de trabajo y esfuerzo, la notable mejora de la emisión a través de la FM, colocando la antena en el monte Bizarain.
Un aniversario redondo donde han participado antigues compañeres de la radio, así como quienes hemos formado parte de la parrilla de esta temporada, que acabará el 20 de julio (Txarletas, La hora 45, Kuir artxibo bizia, Desfase lunar, Kalez kale soul, Hertziok, Wkd kosmik, Topa in topo, Aldapa C, Hipotedisk y Akerbeltz).
A todo esto, y siendo una grata sorpresa, el dia 19 de julio seremos homenajeados junto a otros entes y personas del pueblo en el acto “Ongi Etorri Madalenak 2025”, que organiza todos los años previo a Madalenak, Jai Toki Kultur Elkartea.
Por último, y para despedir los 40 años, emitiremos nuestro habitual programa especial del 21 de julio seguido de un concierto:
SÁBADO, 19 DE JULIO – ONGI ETORRI MADALENAK 2025
Participación en este acto previo a Madalenak, organizado por Jai Toki Kultur Elkartea. En la plaza Xabier Olaskoaga a patir de las 20 horas.
LUNES, 21 DE JULIO – TXUPINAZO FESTA
17:00- Programa especial de radio: entrevistas, txupinazo en directo, música…
Como es habitual, desde Zintzilik Irratia cerraremos la temporada con un programa especial, ¡La emisión en directo del txupinazo!. ¡Tendremos invitados, música en directo, miembros de la radio…! En directo en la FM 100 o por zintzilik.net.
19:30- Apertura de barra: Picoteo, bebida y la mejor compañía.
En la sede de Zintzilik Irratia: Tomas Lopez kalea (Herreria) en Orereta.
20:00- Concierto con ANDONI OILOKIEGI
El conocido músico y cantante de Donibane nos acompañará con sus canciones. A estas alturas, no necesita presentación, auténtico, cercano y divertido.
Recordar, que durante el verano no habrá programación, pero que se podrá disfrutar de una buena selección de música no comercial, desde las ondas de Zintzilik Irratia. Y que a partir de septiembre nos pondremos en marcha para una nueva temporada.
Animar a participar y ponerse en contacto con Zintzilik Irratia, por los medios habituales o por RRSS. Nos seguimos escuchando!
