Hego amerikatik Euskl Herrian bueltan gara, eta gertuago ditugun borrokak izan ditugu mintzagai, munduaren egoera orokorra aztertu badugu ere Palestinatik Estatu batuetara.
Irratsaioa oso ondo joan da, eta beste behin gai interesgarriak jorratu ditugu, akatsik egon ez dela esatea gustatuko litzaiguke, baina datorren saiorako utzi beharko ditugu hitz horiek… baina lasai! ez da larria izan.
Ondorengo atalak izan ditugu oraingo honetan:
…………………………………………………………….
- BERRI LABURRAK: [4:03]
Azken asteetako inguruan gertaturikoaren berri batzuk eman ditugu, gaurkoan labur laburrak. - ELKARRIZKETA: [13:00]
Nafarrora bidali dugu deia, Baztan ingurura ain zuzen ere, «AROZTEGIOA» proiektuaren inguruan hitzegiteko eta honek edukitako bilakaera zein herriak eginiko borroka gogoratzeko, Gorka Laurnaga elkarrizketatuz, Aroztegiako elkartasun komiteko kidea eta zoritxarrez laisten epaituta izango dena gure lurra defendatzeagatik, beste 6 auziperaturekin batera, 20 urteko kartzela-zigorra eta 56.000€-ko isunaz mehatxatuta daudenak.
INFORMAZIO GEHIAGO: { https://youtu.be/yhg-A1ckV9k - Zenbakirik gabe (Z:G): [1:10:11]
Gure Italiera praktikatu dugu, kanta oso ezaguna zaigun «Bella Ciao» zuzenean abesteko, zihur ezagutzen duzula, abestu zeuk ere gurekin!
ENTZUN BERAIEN ABESTIAK: { https://beitu.maritxusarea.eus/w/j5ytKwPmpvWVFZ5J4HYcZp } - INTERNAZIONALISMOA: [1:27:53]
Palestinatik estatu batuetara mundua aztertu dugu Daviden laguntzarekin, beste behin telefonoaren atzean edukitzeko ohorea izan duguna, eta gehiagotarako gonbidatuta dagoena, noski.
Dejar una contestacion