Emisioaren etenaldia

Oreretako Zintzilik irrati libreak programazioa gelditzea erabaki du barne antolaketari egiteko.

Ohiko programaziora itzultzen ez garen bitartean musika eta kuñak izango dituzue FM 100ean eta web orrian soilik agendako berriak ipiniko ditugu

Zintzilagun eta Zintzilik irratiko entzule, kolaboratzaile eta lagunei programazioa eten beharra sentitzen dugula adierazi nahi diegu

Programaziora lehenbailehen itzultzeko lanean ari gara.

Eguneraketa, udako Paskintziletik jasoa (2007/07/19)

Dakizun bezala, ZINTZILIK irratian eztabaida prozesuan gaude. Hori dela eta, emisioa etetea erabaki genuen maiatzaren bukaeran.

Asanblada indartu nahi dugu, egitekoak eguneratu, barne funtzionamendua suspertu. Hainbat asanblada luzeren ondoren, egoera egokitzeko, onena emisioa bolada batez moztea zela erabaki genuen. Ez zen erabaki erraza izan, eteteak ekarri ditzakeen indar dispertsioengatik. Hala ere, emisioa moztua egon arren, guk biltzen jarraitu dugu eta gure helburua, Madalenen erronkari erantzun ez ezík, datorren ikasturteari begira martxan jarri daitezkeen hobekuntzen gainean planifikazio zehatzak eta errealistak jorratzea ere bada, funtzionamendu mailan, hala nola edukietan edo eta maila teknologikoan. Dena dela, irratiak aurrera joko badu, pertsona bakoitzak ematen duen lan bolondresari esker izango da, hau bait da inbertsiorik garrantzitsu eta beharrezkoena, eta ikuspuntu honetatik, eskaintzen den konpromezu arduratsutik zabalduko da gure uhina. Besterik gabejaiak gozatu eta laister izango gara zuekin.

En la Zintzi estamos en proceso de debate, por eso decidimos cortar la emisión a finales de mayo. A pesar del parón informativo, nosotras seguimos juntándonos para debatir las mejoras que podemos realizar de cara a la próxima temporada. Estamos revisando los contenidos, lo técnico y el funcionamiento de la asamblea y pensamos que lo más importante continúa siendo la aportación seria y desinteresada de la gente que nos escucha y participa en este proyecto de autogestión.

Sé el primero en comentar

Dejar una contestacion

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.


*