Txupinazoko saioa denboraldia agurtzeko

Asteartean, uztailak 21, Oreretako Zintzilik irrati librean urteroko Txupinazoko saioa egingo dugu arratsaldeko 17:00eatik 20:00etara.

Saioan urteko albiste garrantzitsuenen errepasoa, herriko eragile eta kolektiboekin elkarrizketak, jaietako egitarau alternatiboa eta irratiko kolaboratzaile eta lagunen agurrak izango ditugu. Noski ez dira faltako kalean dabiltzan irratiko arranoekin zuzeneko konexioak, eta ezta Txupinazo bera ere Herriko enparantzatik.

Herritar oro gonbidatuta dago Herreriatik pasatzera eta gurekin Txupinazoko saioa egitera ((ez ahaztu txanpaina, zerbezak, galleta majikuk edo besteko estimulagarriak ekartzea).

Irratsaio berezi honekin aurtengo denboraldia agurtuko dugu. Baina ez emisioa, abuztua eta irailean zehar, aurtengo hainbat saioen errepikapenak eta Arrosako zenbait saio izango baitira entzungai Zintzilik irratian.

Zuzeneko emisioekin urrian itzuliko gara. Baina emisioekin hasi baino lehen zita oso garrantzitsu bat izango dugu urriaren 10ean.

Aurtengo abenduan 25 urte beteko dira Oreretako irrati librea sortu zenetik. Eta 25. urtemuga ospatzeko urriaren 10ean irratia kalera atera, Oreretako kaleak girotu, bazkari handi bat egin, musika eta beste hainbat gauza antolatuko ditugu. Ekitaldiak aurrerago zehaztuko dizkizuegu, baina jaietako txosnan 25 urte hauek ospatzen hasiko gara, eta bertan urtemugarako ateratako kamixetak, bazkarirako izena emateko zerrenda eta beste hamaika gauza topatuko dituzue.

Sé el primero en comentar

Dejar una contestacion

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.


*