2026/27. DENBORALDIAREN AURKEZPEN JAIALDIA!!

2026ko Azaroak 14, larunbata, Oreretako Niessen Kulturgunean, Zintzilik irratiko 2026/2027ko denboraldiaren aurkezpena. Rap gaua berezia izango dugu!

2026/27. DENBORALDIAREN AURKEZPEN JAIALDIA!!

Azaroak 14, larunbata

Niessen Kulturgunea (Errenteria)

Hasiera: 21:00

Sarrera: 12€

– aurresalmenta: Arkaitza

– egunean bertan: Niessengo harreran (eskudirutan)

-LA FURIA (Rap – Nafarroa)

–ØDEI (Rap – Lapurdi)

Gainera, denboraldi honetan gurekin izango diren irrati-parrillako programak aurkeztuko dira, barra edariakin eta irratiko materiala duen stand-a egongo da. Bukatzeko, Zintzilik irratiarekin kolaboratzera animatzen zaituztegu, kontzertuetazgozatuzeta bertara joanez, denboraldi berri honetan zehar gure bide lagun izanik.


-LA FURIA

(Rap – Nafarroa)

La Furia (Nerea Loron) rap feministaren ahots aldarrikatzaileenetariko bat da, baita idazlea eta hezitzailea ere. Bere hitzek benetako bizitzari zintzotasunez heltzeko konpromisoa dute abiapuntu, eta gaurkotasun handiko gaiak jorratzen dituzte. ‘Post Mortem’ izena darama bere estudioko azken lanak eta Baga Biga Musika Ideiak zigiluak kaleratu du lana. Bertan, hamar kantu berri biltzen dira, non rapa ardatz nagusi hartuta, punka, giro industrialak, elektronika, technoa, rocka, elektro swinga edota reggaetona ere entzun daitekeen.

Diskografia:

  • No hay clemencia -2013
  • Vendaval -2017
  • Pecadora Volumen I -2019
  • Julia Mayor -2021
  • Post Mortem -2022
  • Ultra -2024

-ØDEI

(Rap – Lapurdi)

2Zio taldean urte luzez aritu eta gero, bakarkako bidea hartu zuen Odei Barroso bertsolari eta musikariak 2019 urte inguruan. Honakoa bere bakarkako proiektua da, nahiz eta banda formatuan taularatu agertokian. Musika bidean bi disko argitaratu ditu, eta 2022ko ‘Terapia’, eta 2025 honetan argia ikusi duen ‘Goizegi hiltzeko’ lana. Hitza eta erritmoak oinarri dituen rap erakustaldi apartak dira bi lanak. Aurretik ere Odei Barrosok bere gaitasunak sobera ongi erakutsi ditu Euskal Herriko eskenatoki aunitzetan, eta bere izena aski ezaguna da Euskal Herriko zaletuen artean. Diskoa kalean zuzeneko emanaldiak ditu jomuga nagusi.

Diskografia:

  • Terapia -2022
  • Goizegi Hil -2025

———————

Prest izerditaz blai?