UMOREZKO BAKARRIZKETAK – Azaroak 1

– TXIKI: “Euskaldunen jatorria, historia eta irria”

JON PLAZAOLA: “Tu-tum, Platz!”

Niessen Kulturgunea (Errenteria)

Ateen irekiera: 18:00etan / Hasiera: 18:30etan

Sarrera: 10€

Arkaitza tabernan (Orereta), irailaren 26tik aurrera eta Niessengo harreran egunean bertan

Aforo mugatua!!

*Arrosa irrati sarearen alde!

Zintzilik Irratia Arrosakide da hasiera-hasieratik, eta irabaziak Arrosa Sarerako izango dira, Euskal Herriko irrati libre eta komunitarioen sarerako.*


ION MARTINEZ TXIKI (Donostia, 1980-12-04)

TXIKIk 20 urte baino gehiago daramatza Euskal Herriko eszenatokietan. 800 bakarrizketa eta 200 antzerki emanaldiren historia du, eta hainbat jaialditan saritua eta txalotua izan da, horietako azkena, Donostiako POLTSIKO ANTZERKI SORKUNTZA lehiaketan, 2023an. Ez da Zintzilik Irratiak antolatutako ekitaldi batean parte hartzen duen lehen aldia, beraz, oraingoan bere lanaz gozatzen jarraitzeko aukera izango dugu.

Euskaldunen jatorria, historia eta irria

Euskaldunen benetako jatorria, kultura eta historia umorezko bakarrizketa antzeztu honen bidez kontatua: Big Bangetik gaur arte: «Aitaren kobazuloa lehen euskal pintadetatik defendatuko dut, euskalduna naiz, eta furgoneta dut». Umorea, historia, kantuak, musika, 3D efektuak, karaokea eta euskal pertsonaia ezberdinen imitazioa uztartzen dituen antzezlana da: Oteiza, Xalbador, Evaristo, Laboa, Maurizia, Maialen Lujanbio.

JON PLAZAOLA- (Urretxu, 1982-03-28)

Aktorea, komediantea, gidoilaria eta zinema eta antzerki zuzendaria.
2005ean Arte Ederretako karrera amaitu zuen EHUn, eta 2009an Madrilera joan zen. Zinemako eta telebistako gidoian diplomatu zen, baita ikus-entzunezko prozesuetako teknikari gisa ere.
2001az geroztik, komiko eta bakarrizketa lanetan dihardu. 2004an egin zuen telebistarako jauzia, EITBn lehenik, eta hainbat kate pribatutan gero, Allí abajo edo Zapeando bezalako telesailetan parte hartuz.
Plazaolarekin bere bakarrizketa arrakastatsuaz gozatu ahal izango dugu…

Tu-tum, Platz!

Lan honetan, bere sorlekura itzultzen da. Taula gainean lehen aldiz agertu zenetik 23 urte bete direnean, stand up formatuko bakarrizketari heldu dio berriro. Hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Umorez beteriko ordubeteko kolpeak izango ditugu, jakiteko urteekin ardo on bat bezala hobetu den edo, kontrara, ardo txar bat bezala ozpindu den.

Zintzilik irratia

Oreretako irrati librea

40 urtez tentsioa igotzen!

Sé el primero en comentar

Dejar una contestacion

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.


*