Inaxito Albisuren omenezko ekitaldia egingo dute Errenteria/Oreretako herritarrek irailaren 27an 18:00etatik hasita.
«Inaxitoren kaleak (gora bekatua!)» izena jarri diogu ekitaldiari, Inaxitok kaleko bizitza maite zuelako, erdiguneko karriketan bera topatzea ohikoa zelako.
Inaxito Albisu 2013an hil zen, ingurukoengan arrasto sakon bat utzita: alkoholiko anonimoen sortzailea, euskaltzalea, kriskitin jotzailea jazz banda batean, bere buruaz barre egiten zuen pentsalaria, baztertuen aldeko eguneroko ekintzailea, poesia eroen errezitatzailea, adiskidea, laguna… berak esan ohi zuen bezala, «munduko jakintsurik tontoena». Errenteria/Oreretako hamaika eragile eta norbanako elkartu gara haren omenezko ekitaldi hau antolatzeko.
Honako hau izango da egitaraua:
-18:00etatik 20:00etara erdiguneko kaleetan, Biteri-Txikiko plazatik (Otordu aurretik) hasita: brass band batek kalez kale gidaturik, erdigunetik ibiliko gara guztiok. Ibilbide horretan zortzi aldiz geratuko gara, geltoki bakoitzean emanaldi labur bat egongo da: musika, audioak, bertsoa, poesia, antzerkia, euskara ikasteko saio berezia, pintura, bideoa… Inaxito edukiko dute gogoan pieza guztiek.
PUBLIKOAN EGONGO DEN ORORI ETXEKO AULKI BAT EKARTZERA GONBIDATU NAHI DUGU.
-22:00etan Herriko Enparantzan: Herriko Musika Bandaren kontzertu berezia, pelikula mutu musikatua.
Dejar una contestacion