Munduko jakintsurik tontoena

‘Munduko jakintsurik tontoena’ antzezlanaren irrati bertsioaren estreinua Zintzilik irrati librean. Errenteriako Inaxito Albisuren bizipen xelebreak eta hark duen hitz jario harrigarria agerian utziko ditu Oier Gillenek lan honetan.

Inaxito Albisu Errenterian jaio zen 36ko Gerra baino lehen. Inaxito Albisuk egin dituenak ezin dira etxe partikular batean egin. Inaxito Albisuk ez dizu sekula erantzungo uste zenuen bezala. Batez ere, «egoki eta zuzena» bada zure leloa.

Inaxito Albisu orain eta hemen zergatik aipatzen dudan? Haren bizitzako pasarteak moldatu dituelako «Munduko jakintsurik tontoena» antzezlana ontzeko Oier Guillan idazleak. Hortaz, Peru-txiki protagonista da Inaxito, eta hura elkarrizketatzera doan kazetaria izango ginateke guztiok.

Hasiko gara hura ezagutzen, harrituko gara erantzunekin, ernegaraziko gaitu batetik bestera doan adimenarekin, barre eta negar egin dezakegu jakintsurik tontoenaren munduan. Jasoko ditu egilearen irudimen bizkor eta mugagabeak protagonistak esan zituenak, asmatu zituenak, baita esango lituzkeenak ere. Eta biak, bai Oier bai Inaxito, ezagutzen dituen honek, aitortzen du autoreak fideltasunez errespetatu duela protagonistaren biografia eta bere egin dituela haren egia gezurrezkoak. Elkarrizketa ezinezko eta oparo honetan, taula gainean baino bizitzaren antzokian jokatu behar den lan honetan, badago zer ikasi. Eskerrak ematea besterik ez da geratzen, eskutan hartzea Maria de Bernardok eginiko artista-liburua, guztion hatz mamiek Mikelazulon dagoen liburuaren azal epeleko tolesdurak miatu diatzela.

Sé el primero en comentar

Dejar una contestacion

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.


*